Larunbatean 17:30etan: Erreka - Burlada

ONDOREN TALDE GUZTIEN AURKEZPENA!!!

sábado, 29 de diciembre de 2012

MENDAUR + SAN SILVESTRE


Urtero bezala, indartsu akituko dugu urtea Errekakoek. Goizeko 7:30etan Autobus Geltokian geldituko gara Mendaur igotzeko. Tontorrean taldeko argazki tipikoa aterako dugu, 10:30etan, hain zuzen. Eta nola ez, behar bezala ospatuko dugu urte berriaren etorrera.

18:00etan Doneztebeko VII. San Silvestre-a burutuko da. Dakizuen bezala, gero eta indar gehiago hartzen ari da azkeneko urteetan. Guztiz herrikoia da eta joan den urtean 60 haur eta 115 helduk parte hartu zuten. 18:00etan gazteenak aterako dira (1999. urtean edo geroago jaioak) eta zirkuitoari buelta bat emanen diote. Hauek ez dute izen ematerik ordaindu behar.

Ondoren helduek 4 km laister eginen dute. Izen emateko 5 euro ordaindu beharko dute.

Ibilbide guztia herritik barna izanen da,irteera eta helmuga Udalatxe ataritik izanen delarik. Garaileei sariak eta parte hartzen duten guztiei opari bat emanen zaie eta denen artean zozketak eginen dira. Joan den urteko garaileak Iñigo Arregi eta Maika Ariztegi izan ziren, baina garrantzitsuena korrikalari eta ikusleen artean bizitzen den giro bikaina izaten da.
--------------------------------------------------------
Como viene a ser costumbre, el Erreka termina el año dándolo todo. A las 7:30 horas quedaremos en la Parada del Autobús para partir hacia el Mendaur. A las 10:30, y ya en la cima, nos sacaremos la foto de rigor. Ni qué decir tiene que brindaremos como es debido por el año nuevo.

A las 18:00 horas se disputa la VII.Edición de la San Silvestre Doneztebarra con salida desde la puerta del Ayuntamiento. Un prueba totalmente popular y que año a año tiene más participación. El año pasado participaron 60 niños y niñas y 115 adultos. A las 18:00 horas saldrán los más jóvenes ( nacidos en 1999 o después) para darle una vuelta al circuito y posteriormente los adultos, que recorrerán una distancia de 4 kilómetros. Los primeros no pagarán inscripción y los segundos deberán de pagar 5 euros.

La salida y meta será desde el Ayuntamiento y el recorrido transita íntegramente por el núcleo urbano del pueblo. Al finalizar la prueba se dará los premios a los ganadores, pero todos los participantes tendrán un obsequio. Además se harán diversos sorteos entre todos los atletas.


El año pasado los vencedores fueron Iñigo Arregui y Maika Ariztegui, aunque lo más destacable de la prueba es el excelente ambiente que se vive entre los participantes y el numeroso público que presencia la carrera.

No hay comentarios: