miércoles, 16 de enero de 2013

Gaur, pilota

TTIPI-TTAPA  ( www.ttipi.net)

Erreka elkarteak antolatutako hamekagarren eskuz binakako txapelketaren barnean, 22 urtez beheitiko kategoriakoek bigarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 16an, asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Donezteben eta Sunbillan.

Donezteben, Errekako Jaunarena eta Andueza, Oiarpeko Hernandez eta Imazen kontra ariko dira lehen partidan. Gero, Aurrera Saiazeko Aristimuño eta Galarraga, Zelaia eta Etxebert taldekideen kontra ariko dira; Zugarraldeko Goñi eta Diez, Loidi eta Aizpitarteren kontra eta, azkenik, Hernaniko Urkizu eta Aurrera Saiazeko Elustondo, Astigarragako Barandiaran eta Gurutzealderen kontra.

Sunbillan, Iparraldeko Migeltorena eta Iturbe, Tarta Loetxeko Asketa eta Atxaren kontra ariko dira; Oiarpeko Ugalde eta Ugalde, Oberenako Mayans eta Lukinen kontra; Andoaingo Loitegi eta Otaño, Errenteriako Sarasti eta Hernaniko Etxegoienen kontra eta Añorgako Maiza eta Txarutako Inda, Huarteko Astiz eta Iraizotzen kontra.

Kategoria ttikienetako pilotariek igandean jokatuko dute bigarren jardunaldia eta elite mailakoek, berriz, urtarrilaren 23an ekinen diote txapelketari.

No hay comentarios: