martes, 12 de febrero de 2013

Korrikalarientzat datozen hitzorduak

Egun on Korrikazale eta Errekazale guztiei!

Doneztebeko San Silbestreak izandako arrakasta eta gero, Errekazaleok forman mantentzen gara. Lerro hauen bidez ondorengo egunetan parte hartuko dugun probei buruz solastuko gara.
 
Hemendik bi astetara, Otsailak 16 larunbata, Sagas Lasterra herri Lasterketa izanen dugu Hernanin. Distanzia zortzi kilometrokoa izanen da. Zirkuitoa benetan ikusgarria da, sagarrondo eta sagardotegi barnean ibiliko gara lasterka.
 
Martxoak 23an Azkoitia- Azpetia erdi maratoia ( 21 km) ospatuko da. Hagitz proba polita izaten da, eta maila benetan onekoa.

Aste bat lehenago, Donostian, ospatzen da XI Udaberriko Klasika, hamar kilometroko lasterketa. Ez da sobera luzea, maldarik gabeko eta zirkuitoa oso polita da.

Joxerra Aldabek  ( “The great” legend) eta nik parte hartuko dugu, beraz, gurekin etorri nahi baduzue, elkarrekin joan gaitezke.

Goraintziak eta laster arte.

FERMINTXO OTEIZA ARIZTIA

No hay comentarios: