TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Malerrekako hamekagarren pilota txapelketako finalak jokatuko dira otsailaren 23an eta dagoeneko lehenbiziko finalistak zein izanen diren jakina da, otsailaren 6an jokatu baitziren elite eta sub-22 mailako finalerdiak Sunbillan.
22 urtez azpikoen mailako lehen finalerdian, Amurrioko Goikoleak eta Oiarpeko Imazek 22 eta 18 irabazi zieten Astigarragako Barandiaran eta Gurutzealderi eta bigarrenean, Oiarpeko Ugalde II eta Ugalde I.ak 3 tantutan utzi zituzten Añorgako Maiza eta Azkoitiako Zendoia. Beraz, Goikolea eta Imaz, Ugalde anaien kontra ariko dira finalean.
Elite mailan, Hernaniko Esnal eta Errekako Gorritik 22 eta 8 irabazi zieten Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenari. Bigarren finalerdian ere oreka gutti izan zen eta Tolosako Bellosok eta Oberenako Etxamendik 22 eta 6 irabazi zieten Ilunpeko Larrañaga eta Usurbilgo Altunari. Beraz, finalean, Esnal-Gorriti eta Belloso eta Etxamendi izanen dira aurrez aurre.
Kategoria nagusienetako finalistak erabakita, orain kategoria ttikiagoetakoak erabakitzea falta da. Finalerdi gehienak igande honetan jokatzekoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario