miércoles, 3 de abril de 2013

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Korrikolari eta korrikazale maiteok,

Maiatzak 24an Azkoitin, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ospatu zen.

Errekak bi kirolariekin parte hartu zuen bertan: Joxerra Aldabe "the great Legend" eta Fermintxo Oteiza.

Ez duzue sinetsiko zenbat kostatu zaidan argazki esklusibo hau topatzea,  gure "great Legend"-ari ez zaiolako gustatzen argazkietan agertzea.

Oso gustura ibili ginen biok, giro paregabearekin. Azpimarratzekoa da aurten hamar kilometroko lasterketa ere egiten zela. Eguraldi bikaina atera zen, eta lehen erran duten  bezala hagitz kontent bueltatu ginen etxera.

Hemendik gutxira, Leitzako krossa dugu, Hiru Herri, Iruritako krossa, eta nola ez Doneztebekoa.
Goraintziak eta laster arte!!

FERMINTXO OTEIZA

No hay comentarios: