AMISTOSO

SÁBADO 25 DE AGOSTO 18:30 HORAS en DONEZTEBE:

ERREKA-BETI ONAK
-------
LARUNBATA ABUZTUAK 25 18:30etan DONEZTEBEN:

ERREKA - BETI ONAK

martes, 2 de abril de 2013

Martxan da Laxoa Txapelketa!!!

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
 
Martxoaren azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamalaugarren edizioa. Hameka talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Iruritakoak, 2 Arraiozkoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 3an jokatuko da Doneztebeko plazan.
 
Bi multzotan banatuta ariko dira taldeak.
 
A multzoan bortz talde izanen dira: Doneztebe A (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Irurita C (Joxe Mari Salaburu, Karlos Goikoetxea, Egoitz Prim eta Patxi Orbegozo), Arraioz A (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe D (Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Jose Mari Gartziarena eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe C (Lander Erkizia, Josu Juanena, Bittor Mendiburu eta Fermin Jorajuria).
 
B multzoan, berriz, sei talde ariko dira: Irurita A (Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike, Jesus Etxenike eta Jagoba Ramos), Arraioz B (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena), Doneztebe B (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Doneztebe E (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena), Oiz (Iker Bereau, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola) eta Irurita B (Xabi Barberena, Oskar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Miguel Bidegain).
 
Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 23 eta 30ean eta uztailaren 7an; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 14, 21 eta 28an eta finala Doneztebeko plazan jokatuko da abuztuaren 3an.

No hay comentarios: