domingo, 19 de mayo de 2013

Malerrekako Eguneko mendi irteera

Maiatzaren 25ean, larunbata, Malerrekako Eguna ospatuko da Eratsunen. Aintziña Aisialdi Taldeak mendi itzuli bat antolatu du bertara joateko. Iturengo plazan hasiko da mendi itzulia, goizeko 9:00etan, eta mendiz, Iturengo parajeetatik, Zubietakoetatik, Saldiaskoetatik, Eratsuneraino iritsiz.

Eguerdi partean ailegatuko da Eratsunera, eta bertan paella jatea izanen da nahi duenarentzat.

Gainera, autobus zerbitzua dago Eratsunetik Malerrekako herri guzietara, bueltarako.

Hala ere, eguna luzea da eta ekitaldiz betea dago, nahi duenak Eratsunen egun ederra pasatzeko aukera izanen du

AINTZIÑA AISIALDI TALDEA

No hay comentarios: