martes, 18 de junio de 2013

Aritzalekuko Iron Man erdia


Kaixo Errekazaleak!


Rotherako prestakuntzan bertze urrats bat eginez, joan den astean Aritzalekuko Iron man erdian parte hartu nuen.. Entrenamendu aste oso gogorretan murgilduta nabil azkenaldian eta beraz ez ziren lehiatzeko egoera onenean, baina tira, probatzea eta Rotherako esperientzia biltzea zen helburua.. Gustora lehiatu nintzen, eta entrenamenduak emaitza onak ematen ari direla ikusi nuen... Igeriketan ez nintzen sobera ongi sentitu, baina bai bertze bi sektoretan...

Aspaldiko partez eguraldi onarekin lehiatzea ere ongi egon zen dudarik gabe, eta 4 ordu eta 52 minutu eta gero 48. postuan sartzea lortu nuen... Inigo Arregi eta Mikel Telletxea herritarrek oso lan txukuna egin zuten beraien lehendabiziko triatloian., ikaragarrizko progresio aukerak dituztela kontutan harturik, emaitza oso onak lortzen ahal dituztela argi dago...

Nire blogean kronika luzeagoa aurkituko duzue:

http://mugidi.blogspot.com.es/2013/06/aritzalekuko-triatloia-kronika-cronica.html

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: