Ohitura bihurtu den bezala, ortziralean ere ekitaldiak izanen ditugu. Arratsaldean Pilota partiduak izanen ditugu Erreka Pilota Eskolari esker.
20:00etatik antzin mendiari buruzko proiekzioa Leku Eder Zineman Igor Agestaren eskutik.
22:00etan, aldiz, mus txapelketa Santa Luzia plazan. Ordurako karpa jarria egonen da ezbeharrik ez badago, beraz euria eginda ere, bertan izanen da txapelketa. Bikote bakoitzak 8 euro ordaindu beharko ditu, eta horietatik 3 euro elikagai bankuaren alde emanen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario