jueves, 27 de junio de 2013

Pilota: Doneztebe, Herriarteko finalean

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Hirugarren urtez segidan Nafarroako Herriaarteko pilota txapelketa nagusiko finalerako txartela eskuratu du Doneztebek. Finalerdietan Huarte gainditu du, joaneko nahiz itzuliko norgehiagoketan, lau partidetatik hiru irabaziz. Orain, ekainaren 30ean jokatuko dute finala Labriten, aitzineko bi urteetan bezala, Iruñaren kontra.
Huarten jokatutako lau partidetatik hiru irabazi arren, ez zuten lan erraza izan Doneztebekoek larunbatean, partida berdinduak izan baitziren.

Lehenbiziko partida jubenil mailakoa izan zen. Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 22-15 irabazi zieten Aritz Goñi eta Iker Zamora.

Ondotik, alebinak aritu ziren. Doneztebeko Julen Santesteban eta Gaizka Agirrek 18-11 irabazi zieten Huarteko Gaizka Esain eta Oskar Jamar-i.

Puntu honekin, finalerako txartela eskuratu zuen Doneztebek eta lasaitasun gehiagoz jokatzeko aukera. Halere, infantil mailan, Iker Salaberriak eta Julen Saldiasek 18-17 irabazi zieten Huarteko Pedro Etxeberria eta Mikel Etxegiari.

Senior kategoriako partida bakarrik irabazi zuten Huartekoek, joanekoan bezalaxe. Oier Loban eta Iosu Linzoainek 22-18 irabazi zieten Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritiri.

No hay comentarios: