TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Hirugarren urtez segidan Nafarroako Herriarteko 
pilota txapelketa nagusiko finalerako txartela eskuratu zuen Doneztebek. 
Ekainaren 30ean, igande goizean jokatu zuen Iruñaren kontra, baina aitzineko 
bietan ez bezala, oraingoan galtzea suertatu zitzaion.
Ez ziren ongi hasi gauzak. Alebinetan, 
Doneztebeko Julen Santesteban eta Gaizka Agirrek 5-18 galdu zuten Iruñeko Oskoz 
eta Cuairanen kontra.
Kontuajk berdinduagoak joan ziren bigarren 
partidan, infantil mailakoan. Doneztebeko Iker Salaberriak eta Julen Saldiasek 
18 eta 14 irabazi zieten Iruñeko Garcia eta Cordon-i, puntu garrantzitsua 
eskuratuz.
Jubeniletan ere, garaipen garbia lortu zuten 
Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak, 22 eta 6 irabazi baitzieten 
Iruñeko Jamar eta Anduezari.
Gauzak honela, seniorretako azken partidan 16 
tantu egitea aski zuten Bendoiro eta Gorritik txapela hirugarren urtez segidan 
Doneztebera ekartzeko. Diaz eta Etxamendiren kontrako partida ongi hasi zuten 
gainera, 0-5 irabaziz, baina seinako berdinketaren ondotik, gehiago izan ziren 
Iruñekoak. Azkenean 22-10 irabazi zuten eta beraz, bina partida irabazi arren, 
Iruñeak 60 tantu egin zituen eta Doneztebek 55.
 
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario