miércoles, 10 de julio de 2013

Laxoa: finalerdiaren bila


TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Joan den martxo hondarrean hasitako XXXIV. Laxoa Txapelketak aitzinera segitzen du. Finalaurdenetan sartua da eta asteburu honetan ere finalaurdenetako lehiak jokatu dituzte. Irurita A, B eta C taldeak, Doneztebe A eta C, Oiz eta Arraioz A eta B taldeak dira finalaurdenetan ari direnak.
Asteburuan jokatu diren partiden emaitzak ondokoak izan dira. Irurita A eta Doneztebe Ak joaneko partida jokatu zuten eta 9-7 irabazi zuten baztandarrek. Doneztebarrak 3-6 irabazten ari zirenean, Bertiz sakatzaileak eskumuturrean min hartu zuen eta ordutik ezin izan zion pilotari eman. Legarra numeroa sakean jarri zen baina iruritarrek partidari buelta eman zioten. Itzuliko partida larunbat honetan jokatuko dute 17:30ean.

Doneztebe C eta Oizek ere joaneko partida jokatu zuten eta oiztarrek 4-9 irabazi zuten. Itzuliko partida larunbatean jokatuko dute hauek ere, 17:30ean.

Arraioz A eta Irurita Bk itzuliko partida jokatu zuten asteburuan, eta 9-5 irabazi zuten arraioztarrek. Joaneko partidako emaitza errepikatu zen; horregatik hiru jokora bertze partida bat jokatu behar izan zuten eta arraioztarrek 3-0 irabazi zuten, finalerdietarako txartela lortuz.

Arraioz B eta Irurita Ck ere itzuliko partida jokatu zuten asteburuan eta 9-2 arraioztarrek irabazi zuten. Joaneko partidan arraioztarrek 5-9 irabazi zuten.

Oraingoz, bi taldek lortu dute finalerdietarako txartela: Arraioz A eta B taldeek.  Finalerdietan Arraioz Bk Doneztebe A edo Irurita Aren kontra jokatuko du eta Arraioz Ak, berriz, Oiz edo Doneztebe Cren kontra. Hori asteburu honetan erabakiko da.

Heldu den astelehenean 20:00etan Donezteben eginen duten bileran finkatuko dira finalerdietako plazak, egunak eta orduak.

1 comentario:

Unknown dijo...

Animo a los dos equipos, se puede remontar, sin duda,y meter dos equipos en semis. Venga a darlo todo en la plaza.