Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa Txapelketa final
laurdenetan sartu da asteburu honetan, joaneko bi partidekin. Irurita Bk 9-5
irabazi zion etxean Arraioz Ari eta Irurita Ck 5-9 galdu zuen Arraioz Bren
kontra.
Bi partidatan, gero galtzaile suertatu zirenak
hasi ziren irabazten. Arraioz A 0-1, 1-2 eta 3-4 ere irabazten izan zen, baina
azkenean Irurita B nagusitu zitzaion, 9-5.
Irurita C ere 1-0 eta 3-2 aitzinetik izan zen,
baina azkenean 5-9 galdu zuen.
Final laurdenetako bertze lau partida
asteburu honetan
Hurrengo asteburuan, jokatuko dituzte kanporaketa
honetako itzuliko partidak. Arraioz A eta Irurita Bren arteko partida uztailaren
6an, larunbatean 16:00etan erabakiko da eta Arraioz B eta Irurita Cren artekoa
uztailaren 7an, 17:30ean. Hortik aterako dira finalerdiak jokatuko dituzten
lehen bi taldeak.
Uztailaren 6an, 17:30etik aitzinera jokatuko dira
bertze bi partida, kasu honetan final laurdenetako joaneko partidak: Doneztebe C
Oizen kontra eta Irurita A Doneztebe Aren kontra.
Itzulerako bi partidak uztailaren 13an jokatuko
dira, 17:30etik aitzinera: Oiz eta Doneztebe Cren artekoa eta Doneztebe A eta
Irurita Aren artekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario