lunes, 26 de agosto de 2013

Iñaki Lejarretaren bideak, Donezteben


Iñaki Lejarreta txirridulari ohiaren famili, lagun eta ingurukoek  haren omenez ekintza hagitz polita marxan jarri dute: orohar eta hitz guttitan erranda, Euskal Herriari itzulia emanen dion "non stop" eta erreleboko martxa bat. Hala, larunbata abuztuak 31an arratseko 8etan Doneztebera iritsiko dira, bertatik Hondarribira joateko...

Errekakoek ongi etorri eta abituallamiento puntua jarriko diegu Merkatuko plazan..  Gonbidatuak daude Errekako txirrindulari guziak nahi badute Doneztebetik Hondarribira joateko, edo Ultzamatik Doneztebera etortzeko..

Ibilbidearen xehetasunak eta egitasmoaren nondik norakoak blog honetan:


GORKA BIDEGAIN
------------------------------------------------------------------------------------------------
Nuestro homenaje a Iñaki Lejarreta se llama IÑAKIREN BIDEAK, los caminos de Iñaki. De una u otra manera estamos unidos a Iñaki Lejarreta, pero lo que nos ha unido a todos es su pasión por la mountain bike. Queríamos recordarle de una manera especial y qué mejor que pedaleando y disfrutando del contacto con la naturaleza.

Este proyecto nace con la idea de dejar una huella con el paso por nuestros montes. Los días
 31 de agosto y 1 de septiembre de 2013 todos pedalearemos con Iñaki, uniendo diferentes puntos de nuestra geografía. Pasando por diferentes pueblos y provincias hasta completar la vuelta a Euskal Herria en btt. Será por etapas y por relevos. Iñakiren bideak comenzará y terminará en Berriz, su localidad natal. Este será el escenario elegido: Urkiola, Izki, Urbasa, Bidasoa, Costa Gipuzkoana, Oiz y Berriz… Los protagonistas: familiares, amigos y aficionados a la bicicleta de montaña.

Cada pedalada es un paso hacia a delante.

Un recorrido lleno de ilusión.
Una huella para siempre.
¡Eskerrik asko Iñaki!




Iñaki Lejarretari gure omenaldia IÑAKIREN BIDEAK deitzen da. Modu batera edo bestera, Iñaki Lejarretari lotuta gaude, baina benetan danok lotu gaituena mendiko bizikletarekiko zaletasuna da. Era berezian gogorarazi nahi izan dugu: pedalei eraginez eta naturarekiko harremanaz gozatuz.

Proiektu hau gure mendietatik igarotzean aztarna bat uzteko asmoz jaiotzen da. 2013ko abuztuak 31n eta irailak 1ean denok eragingo diegu pedaleiIñakirekin, gure geografiako puntu desberdinak bateratuz. Herri eta probintzia desberdinetatik igaro eta Euskal Herriari bira emango dion ibilbidea osatuko dugu mendiko bizikletaz. Etapaz eta errelebuz egingo dugu. Iñakiren bideak hasiera eta bukaera Berrizen izango du, bere jaioterrian. Hau izango da aukeratutako eszenatokia: Urkiola, Izki, Urbasa, Bidasoa, Gipuzkoako kosta, Oiz eta Berriz... Protagonistak: familiartekoak, lagunak, eta mendiko bizikletazaleak.

Pedalari eragite bakoitza aurrerapausu bat da.
Ilusioz beteriko ibilbide bat. Betiko aztarna bat.
Eskerrik asko Iñaki!

No hay comentarios: