martes, 10 de septiembre de 2013

Niko Mindegiari elkarrizketa

Dakizuen bezala, Niko Mindegia herritarra atzerrian izanen dugu denboraldi honetan. Hona hemen Blog-erako egin dugun elkarrizketa txikia:

- Erreka, San Antonio, Anaitasuna, San Antonio, Naturhouse Logroño eta orain Pick Szeged... Nola doaz lehendabiziko asteak Hungria aldean?

 Lehendabiziko asteak gogorrak izan dira, ailegatu eta 2 egunetara Serbiako mendietara joan ginen 10 egunetarako. Bertan ordu aunitz entrenatzen egon ginen, lan gogorra baino beharrezkoa dena. Egun hoien ondotik Szeged-era bueltatu eta hemen hobe, pixkanaka hemengo bizitzara egiten.

- Zer kontatzen al diguzu  Szeged hiriaz?

 Szeged hiria Hungriako 3 edo 4. hiria da biztanleriari begira. Ez da oso haundia baino denetik dago, Iruña edo Logroñoren antzekoa gutxi gora behera. Alde zaharra arront polita da eta bizitza aunitz nabari da, batez ere hemengo unibersitatea oso internazionala delako, eta europa guztiko jendea dago, beraz, mugimendu askoko hiria da.

- Nolakoa da zuretzat egun normal bat Szeged-en? Ze entrenamentu egiten dituzue, ordutegiak...?

 Normalean 8,30 ak aldera jaiki eta gosaldu ondoren entrenatzera joaten naiz, 9,30ak aldera. Ondoren, 12ak aldera, taldekideok batera bazkaltzen dugu leku berezi batean. Batzutan arratsaldez ere entrenamendua izaten dugu, hala bada, 5etan izaten da eta 2 ordukoa normalean. Hemen otorduak desberdinak dira eta afaria 7 edo 7,30 tan egin ohi dut.

- Garcia Parrondo jokalaria eta Juan Carlos Pastor entrenatzailea bertan dituzu. Errazagoa izan da hiri eta nazio berrira egokitzea hemengo jendea hurbil izakita? Hizkuntza traba haundia duzu taldeko bertze jokalariekin harremana izateko?

 Beti arraxagoa izaten da hizkuntza bereko jendea edukita. Horietaz gain, badira 3 edo 4 jokalari erdaraz ere aritzen ahal direnak, beraz, ez da zaila izan egia erran. Hungaroa arront zaila da, ez baitu zerikusirik bertze hizkuntzekin, euskararekin bezala gertatzen da. Momentuz hitz batzuk badakizkit, baino taldekideekin ingelesez egiten dut, gehienek baitakite. 
  
- Nolako taldea duzue? Zein dira zuen helburuak?

 Taldearen maila ez da txarra. Ehf txapelketan final 4-ean sartzeko gaitasuna dugu zorte ona izanez gero kruzeetan. Hala ere, ez da arraxa izanen. Momentuz, sistema berria ikasten ari gara eta gure artean hobetzen, baino nik uste gure bertsio onena urte bukaera arte ez da ikusiko, ze jende berri asko gara eta hasierak ez dira arraxak izaten.

- Nahiz eta urruti egon... Errekaren berriak segituko dituzu, ezta? Bota hitz gutti batzuk Doneztebeko zure zale eta lagunei....

 Nola ez! Errekako Blogean sartzen naiz ia egunero eta bertzelako gauzak aitak kontatzen dizkit, gaur egungo komunikabideekin han egonen banintz bezalakoxea da. Aunitz oroitzen naiz hango jendeaz eta benetan espero dut aurtengo erreka egunean egotea, gogo aunitz baititut 2 urteren ondoren!! Besarkada haundi bat Errekaren familia guztiari eta ongi segi!! Laister arte!!

2 comentarios:

buba dijo...

AUPA NIKO ¡¡¡¡¡BESARKADA HIRI ERE ETA ZORTE ON ¡¡¡¡¡¡

Unknown dijo...

Aupa Niko mucha suerte, te echamos de menos, un abrazo.