domingo, 6 de octubre de 2013

"Iruña Kantuan" ikuskizun bikaina atzokoan

1.600 pertsonek Baluarte leporaino bete zuten, eta horien artean doneztebar andana bat. Ikuskizun paregabea ikusteko aukera izan zen, Erreka Dantza taldea tarteko.

DIARIO DE NOTICIAS

Iruñeko Baluarteko eszenatoki nagusia euskal kantu tradizionalen besta handian bilakatu zen atzokoan. Izan ere, Angel Mariezkurrena kultura sustatzaileak bultzatuta, publikoarentzat ezagunak ziren eta haren partehartzea bilatzen zuten abestiak bildu ziren Iruñea kantuan izeneko ekitaldian. Xabier Euskitze eta Amaia Zubiriak gidatutako saioan hainbat izan ziren besteak beste Xabier Lete, Mikel Laboa edota Erramun Martikorena bezalako musikari handien abestiak biziberritu zituzten artistak. Doneztebeko dantzariek, Zubietako joaldunek eta Mendillorriko Mendigoitiko ikasleek ere parte hartu zuten. 

No hay comentarios: