sábado, 2 de noviembre de 2013

Jubenilek galdu dute liderraren kontra

JUBENILAK: BETI ONAK 28 - ERREKA 21

Hasieratik kontzentratuak hasi gara eta batez ere defentsa efektibo bat eginez, partidoa berdindua joan da lehendabiziko zatian zehar. Deskantsora 12-14 aurretik.

Bigaren zatia hasi eta berehala relajatu xamar hasi gara ( nola ez), eta aurretik jarri zaizkigu 6- 0 ko partzial batekin. Gero hasi gara partiduan sartzen defentsa gogortuz baina atakean ikaragarrizko hutsak egin ditugu!
30 jaurtiketa kontatzen ditut nik huts eginak gutti gora behera!

Haiek aldiz efektiboagoak izan dira, gehiago kostatzen zitzaien sartzea, baina huts gutti egin dituzte. Bukaeran 28 21 galdu dugu, defentsan lan nahiko ona eginez baino atakean bukatzen jakin gabe. Bigarren zatian 7 gol bakarrik sartu baittugu.

Aupa Erreka!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: