miércoles, 18 de diciembre de 2013

Alex Txikon-i buruz...

Aurten, Errekaren Mendiaren Egunean, berriz ere Alex Txikon izanen dugu protagonista nagusia, bai arratsaldean eskeiniko digun proiekzioan eta baita egurdiko apostuan ere, apostua, aizkoran eta laisterka Juantzo Talletxea eta Xanti San Miguelen kontra hain zuzen.

   Txikon abentura aunitzetan murgildu izan du eta murgiltzen du bere burua, baina laburbiltzeko bere ibilbidea erraten ahal  dugu hiru alorretan bana genitzakela haren balentriak.

   Mendia............Txikitatik hasia mendian ibiltzen anaien eskutik Juanito Oiarzabalen emanaldi bat ikusi ondotik animatu zen mendia serioago hartu eta gauza handigoak egiten han hemenka. 2002. urtean joan zen lehendabiziko aldiz Asia aldera, Pamir-era hain zuzen, Pirineo eta Alpeetan hainbat bide zail eta konprometitu gauzatu ondotik, eta han, Pico Comunismo eta Korzeneskhaya, biak ere 7000m. tik gaineko mendiak, eman zituen bere lehendabiziko pausoak himalayista bezala. Geroztik sekulakoa izan da egin duena eta milaka expedizio, erronka, momento gozo eta une gaziren protagonista izan da eta Euskal Herriko eta mundu guztiko Himalayista gazte ospetsuenen artean jarri arte eraman du bere burua, ongi merezitako tokia lortu dituen erronkak lortu ondotik. Ikaragarrizkoa da 31 urterekin duen lorpenen zerrenda, ez 8000 mila metroko mendietan bakarrik, non 9 eginak dituen eta bar errepikatua, baizik eta egiteko moduan eta tenorian. Berritzailea da Txikon eta hori ikusteko aski da begiratzea nola, nondik eta urteko ze sasoian egin eta egiten dituen saiakerak, horietatik aunitz bide hagitz zailetatik, expedizio erabat arinetan eta baita azken urte hauetan neguko expedizioetan ere.

   Oinarrizko saltoa edo "salto  base".............Duela urte pare bat hasi zen Alex disziplina zaila eta arriskutsu hau praktikatzen eta geroztik salto franko egin ditu han hemenka, mendietatan eta hiretako eraikuntza erraldioietatik. Sierra Nevadako Pico Veletan lortu zuen iaz Españako Salto Baseko altura rekorra 3200 metroetatik salto egin ondotik. Izugarrizko konzentrazioa behar da jauzi hauek egiteko, izan ere, distantzia txikia izaten da lurreraino eta paratxutea hagitz trebe eta laister ireki beharra da lurraren kontra ez badute akabatu nahi txitxikatuta.

   Aizkora.............betidanik aikora zalea eta aizkolaria ere bada Txikon eta bere ibilbidean apostuak, erakustaldiak eta txapelketak ere baditu eginak eta horren erakusle datorren larunbatean Donezteben duen erronka. Asian ere baditu eginak zenbait erakustaldi aizkorarekin Himalayako bidean zihoala furgoneta batean lagunekin.

   Hiru alor horietatik aparte Hagitz eragile sozial eraginkorra dela erran genezake eta beti prest agertzen dela Euskal heria eta euskara munduan bultzakada bat emateko edo ematen laguntzeko. Hor daude bere ekarrerak zentzu horretan, Nafarroa Oinezen alde edo edozein mugimentu sozielen alde. Gaur egun ETB-ko Txikon Xtrem ere hor dugu horren erakusle eta Txikonen bizitzaren adibide gisa.

   Modu ederrra eta erraza dugo  larunbatean hau dena zuzenean ikusi eta entzun ahal izateko, bai goizean eginen duen apostuan eta baita arratsaldeko zinemako emanaldian ere, beraz, probextu aukera paregabe hau eta disfrutatu mendizale, jauzizale, aizkolari edo eragile sozial geldiezin honekin.

  Dena den eta norbaitek Txikonen ibilbidearen xehetasunak ikusi eta zehaztu nahi badito hementxe jarriko dizuet bere web orriaren helbidea, interesantea da goitik beheiti.


TXOMIN MNDEGIA

No hay comentarios: