domingo, 19 de enero de 2014

Jubenilen kronika

JUBENILAK: Erreka 34 - Beti Onak 24

Partido hasieratik serio hasi genuen, 6-0 defentsan lan sakon eta efektibo bat eginez eta erasoan hagitz lasai arituz, baloi ahalik eta guttienak galduz.

Lehendabiziko zatian ikaragarrizko defentsa egin genuen, eta erabat ekidin genuen beraien kontinuitatea. Ezin zuten muroarekin, eta erasoan ere hagitz ongi ibili ginen. Horrela, atsedenaldira 15-9 irabazten joan ginen.


Bigarren zatian, hasieratik defentsa aldatu zuten, ireki egin zuten, 6- 0 defentsa baloiak ebatsi nahian eta hiru goletara hurbildu ziren. Guk, hala er,e atzean hagitz seguro segitzen genuen eta atakean lasaitu ginenean eta baloia lixatzen hasi ginenean berriz partiduan sartu ginen.

 Beti laupabost goleko bentajakin egon ginen. Azkenean guk ere defentsan pixkot arriskatu genuen erdi mixta bat eginez eta ongi atera zitzaigun, haiek nerbiostu ziren eta guk aukera probextu hamar goleko abantaila ateratzeko. Hagitz kontent nago talde guztiarekin, ez genuen intentsitatea jeitsi partido guztian eta hori zen orain arte zailena egiten zitzaiguna. 

Orain badakigu horrela defendituz zaila dela guri irabaztea, badugu oinarri bat. Aupa Erreka!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: