miércoles, 8 de enero de 2014

Malerrekako XII. Pilota Txapelketa martxan!!!

www.ttipi.net

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako XII pilota txapelketako lehen jardunaldia urtarrilaren 8an jokatuko da. Asteazken arratsaldean, bigarren mailako senior kategoriako partidak jokatuko dituzte Eratsun eta Doneztebeko pilotalekuetan.
Eratsunen, asteazken arratsaldeko 5etan hasita, sei partida jokatuko dituzte. Partidak 18 tantura izanen dira.
Lehenbiziko partidan, Errekako Elizalde eta Iparraldeko Agerre, Zegamako Intxausti eta Txorens-en kontra ariko dira. Ondotik, Behar-Zanako Loidi eta Errazkin, Lagunak-eko Senosiain eta Zaranton II.aren kontra ariko dira; Oberenako Vidan eta Etxegoien Andoaingo Loitegi eta Otañoren kontra; Aurrera Saiazeko Ormazabal eta Labaka, San Migueleko Goñi eta Errekako Goñiren kontra; Oiarpeko Zigarrola eta Imaz, Pilotajaukuko Zelaia eta Alustizaren kontra eta Huarteko Loban eta Iraizoz, Buruzgaingo Etaio eta Martikorenaren kontra.
Doneztebeko pilotalekuan, asteazken arratsaldeko 5:30ean hasiko den jaialdian lau partida jokatuko dituzte.
Errekako Jaunarena eta Andueza, Hernaniko Urkizu eta Lizeagaren kontra ariko dira; Zegamako Azketa eta Atxa, Lagunak-eko Zaranton eta Iragiren kontra; Astigarragako Barandiaran eta Errekako Mindegia, Oreretako Aranburu eta Lizasoren kontra eta Aurrera Saiazeko Labaka eta Imaz, Pilotajaukuko Arnanz eta Etayoren kontra.

No hay comentarios: