TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota
txapelketan, benjamin eta alebin mailako finalerdiak jokatu zituzten igande
goizean Doneztebeko pilotalekuan.
Benjamin mailan, Ilunpeko Arzallus eta
Arrizabalagak 18 eta 5 irabazi zieten Andoaingo Arrillaga eta Belokiri eta
Lazkaoko Iribarria eta Zubizarretak 18 eta 2 irabazi zieten Zestoako Ruiz eta
Sasiain-i.
Ondotik, alebin mailan, Ilunpeko Egiguren eta
Alberdik 18 eta 3 irabazi zieten Añorgako Albeniz eta Unanueri eta Ardoiko Igoa
eta Etxaguek 18 eta 9 irabazi zieten Urretxuko Izagirre eta Garciari.
Kadeteak Sunbillan
Sunbillan, kadete mailako pilotariak aritu ziren
igande goizean. Hauek izan ziren emaitzak:
Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe), 11 - Salaberria
eta Mariezkurrena (Erreka), 18
Gaskue (Erreka) eta Gil (Esteribar), 0 - Garcia
eta Cordon (Oberena), 18
Bikuña eta Alberdi (Antiguo), 4 - Marcos (Titin
III) eta Murua (Lazkao), 18
Garate eta Oñaederra (Azkoitia), 8 - Zubizarreta
eta Alberdi (Lazkao), 18
No hay comentarios:
Publicar un comentario