TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Malerrekako eskuz binakako
finalista guztiak erabakiak gelditu dira eta larunbat honetan, otsailaren 22an
jokatuko dira finalak Doneztebeko udal pilotalekuan. Goizeko 10:30ean hasita,
kategoria ttikienetako hiru partidak jokatuko dira.
Benjaminetan, Ilunpeko Arzallus
eta Arrizabalaga, Lazkaoko Iribarria eta Zubizarretaren kontra ariko dira.
Alebinetan, Ilunpeko Egiguren
eta Alberdi, Ardoiko Igoa eta Etxagueren kontra ariko dira finalean.
Infantilen kategorian, Añorgako
Orbegozo eta Oliden, Zazpiturriko Osa eta Zubeldiaren kontra ariko dira.
Bazkalondoan, arratsaldeko 4:30ean hasita, bertze
lau kategorietako finalak jokatuko dira.
Kadeteen kategorian, erran
bezala, Oberenako Garcia eta Cordón, Lazkaoko Zubizarreta eta Alberdiren kontra
ariko dira.
Jubeniletan, Tartaloetxeko
Matxin eta Arangurenek, Markinako Zubikarai eta Urizar izanen dituzte arerio
hondar partidan.
Bigarren mailako seniorretan,
Andoaingo Escudero I eta Elustondo, Oiarpeko Hernandez eta Imazen kontra ariko
dira.
Elite mailako kategoria
nagusian, azkenik, Buruzgaingo Esain eta Huarteko Tabar, Oberenako Diaz eta
Iturriagaren kontra ariko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario