jueves, 8 de mayo de 2014

Ezkurra Memoriala: azkeneko emaitzak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketaren finalerdietako zenbait partida jokatu ziren igande goizean Donezteben. Falta direnak datozen egunetan jokatuko dira eta finalak Doneztebeko bestetan izanen dira.
 
Igande goizean jokatutako finalerdiei dagokienez, gazte mailan, Markinako Arrizabalaga eta Urizar-ek 18 eta 8 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Unanue eta Urdapilletari.
 
Haurren kategorian, Errekako Telletxeak eta Umore Onako Apezetxeak 18 eta 14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Cuairan-i.
 
Kimu edo alebin mailan finalerdietako bi partidak jokatu ziren. Ardoiko Igoa eta Perezek 18 eta 4 irabazi zieten Tolosako Altuna eta Lopetegiri eta Ilunpeko Labaka eta Alberdik 18 eta 8 irabazi zieten Añorgako Albeniz eta Unanueri. Hortaz, Zizur eta Azpeitiko klubeko ordezkariak izanen dira kimu mailako finalean.
 
Ume edo benjamin mailan ere finalerdi bat jokatu zen eta hauxe izan zen denetik berdinduena. Txukun Lakuako Otxoa eta Rivasek 18 eta 17 irabazi zieten Zestoako Sasiain eta Eizagirreri.

No hay comentarios: