TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteko Judo sekzioak
emaitza bikainak lortu ditu. Izan ere, dominak lortu ditu Nafarroako Kirol
Jokuen kategoria guztietan.
Benjamin mailan, urrezko dominak jaso dituzte
Saioa Atxalandabaso Iribarren eta Markel Jabalera Juanenak, zilarrezko domina
Ivan Arambel Fernandezek eta brontzezkoa Oihana Agirre Urrozek.
Alebin mailan, Joseba Bengotxea Sapuppo
zilarrezko domina golkoratu zuen eta Eñaut Setoain Gartxitorenak eta Aritz
Zulaika Irigoienek brontzezkoa.
Infantil mailan, azkenik, urrezko domina lortu
zuen Cristina Arambel Fernandezek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario