TTIPI-TTAPA (www.ttipi.net)
Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketako finala
abuztuaren 2an jokatuko dute Oizen eta gauza bat jakina da: Doneztebe eta
Iruritaren arteko finala izanen dela. Izan ere, finalerdietan Irurita A Irurita
Bren kontra eta Doneztebe A Doneztebe Bren kontra ari dira. Joaneko partidak
jokatu dituzte asteburu honetan eta oraindik ez dago batere argi finalista zein
izanen den, bi partidak 9-8ko emaitzarekin akitu baitziren.
Iruritako plazan, Irurita Ak (Joseba
Urtasun-Oscar Urrutia-Iñaki Etxandi-Miguel Bidegain) 9-8 irabazi zion Irurita
Bri (Xabier Barberena-Gorka Urtasun-Jagoba Ramos-Karlos Goikoetxea).
Markagailuak erakusten duenez, partida orekatua eta borrokatua izan zen. Bkoek
lortu zuten lehen jokoa (0-1) eta hurrengo hiruak Akoentzat izan ziren (3-1).
Ondotik, 3-4, 4-6 eta 5-7 ere aitzinetik joan ziren Irurita Bkoak. Berriz ere
Akoak hiru joko segidan egin eta 8-7 aitzindu ziren, baina berdintzea lortu
zuten Bkoek. Azken jokoa Irurita Ak lortu zuen.
Iruritakoa berdindua izan baldin bazen, zer erran
Doneztebeko norgehiagokaz. Hemen ere Doneztebe Ak ((Pascual Bertiz-Koldo
Legarra-Jokin Arraztoa-Javier Bertiz) 9-8 irabazi zion Doneztebe Bri (Javier
Almandoz-Asier Mutuberria-Juan Telletxea-Bittor Mendiburu).
Lehen jokoa Doneztebe Ak egin zuen eta ondotik,
1-1, 3-1, 3-3, 4-3 eta 4-4 berdindu zuten. Akoak 5-4 aitzindu ziren, baina Bkoek
hiru joko segidan egin zituzten (5-7). Ez hori bakarrik, 6-8 ere aitzinetik izan
ziren Doneztebe Bkoak, joko bakar baten faltan, baina azkeneko hiruak Doneztebe
Ak egin zituen.
Finalerdietako itzuliko partidei dagokienez,
Irurita B eta Irurita A artekoa uztailaren 19an, larunbat arratsaldeko 5:30ean
jokatuko dute Iruritan eta Doneztebe B eta Doneztebe A artekoa, uztailaren 26an,
larunbat arratsaldeko 5:30ean Donezteben. Joaneko partidak ikusita, faborito
argirik gabeko norgehiagokak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario