TTIPI-TTAPA
Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketa final
laurdenetan sartua da. Igande honetan, joaneko azken partida jokatu zuten Oizen
eta etxeko taldeak 7-9 galdu zuen Irurita Arekin.
Final laurdenetako itzuliko lau partidak
uztailaren 5ean jokatuko dituzte eta orduan erabakiko da finalerdietan izanen
diren lau taldeak.
Doneztebe B eta Arraioz B larunbat arratsaldeko
5etan ariko dira. Joanekoan, 6-9 irabazi zuten doneztebarrek eta abantaila hori
baliatu nahiko dute Bear-Zanan.
Arraioz A eta Doneztebe A taldeen artekoa
larunbat arratsaldeko 5:30ean jokatuko dute. Bear-Zanan jokatutako joaneko
partidan doneztebarrek 9-4 irabazi zuten eta arraioztarrek zail izanen dute
horri buelta ematea.
Irurita B eta Arraioz C artekoa larunbat goizeko
11:30ean jokatuko dute Iruritako plazan. Arraiozen etxekoek 9-5 irabazi
zuten.
Irurita A eta Oiz arteko norgehiagoka larunbat
arratsaldeko 5etan hasiko da. Arestian, aipatu bezala, iruritarrek garaipen
garrantzitsua lortu zuten igande goizean Oizko plaza berezian eta etxean
berretsi nahiko dute finalerdietarako sailkapena. Oizek, halere, ez du garaipena
erraz salduko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario