Zer da 800 dukako?
Munduko lehen Emakume Mendi Maratoia. "Abiatu"-k antolatzen du, baina jende gehiagoren lana ere beharrezkoa da. Beraz, hor dago Erreka Kirol Elkartea ere, laguntzaile lanetan.
800 Dukado Trail-a emakumeei esperientzia paregabea eskeintzeko helburuarekin jaio da: ingurune paregabe batetan mendi laisterketa batetan parte hartzea, non beraiek izango diren protagonistak.
Ze ibilbide izanen dira?
42 kilometroko maratoia, 21 kilometroko erdi maratoia, 6 kilometroko laisterketa eta 800 metrokoa haurrentzat.
Antolatzaileek gogoratu nahi dute oinez egiteko 21 kilometroko ibilbidea ere izanen dela. Beraz, ez da izugarrizko maila duten korrikalarientzat bakarrik, ohitura duen edozeinek egin dezake.
INFORMAZIO GUZTIA:
No hay comentarios:
Publicar un comentario