jueves, 28 de agosto de 2014

Doneztebeko II. Laxoa Torneoa

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Aurten bigarren aldiz, Doneztebeko Laxoa Torneoa antolatu dute. Larunbat honetan izanen da herri mailako txapelketa hau, eta larunbat honetan, abuztuak 30, jokatuko da Bear-Zana pilotalekuan.

Zortzi talde ariko dira lehian. Lehenbiziko taldean Paskual Bertiz, Julen Larretxea, Mikel Mutuberria eta Jose Antonio Migelena ariko dira; bigarren taldean Jabiertxo Almandoz, Eduardo Oiarzabal, Jokin Apezetxea eta Patxiku Irigoien; hirugarren taldean Jon Apeztegia, Xabier Ibarrola, Eloy Gartzia eta Aitor Arotzena; laugarren taldean Emilio Zabala, Gorka Iribarren, Jokin Arraztoa eta Pio Gartzia; bosgarren taldean Josu Juanena (Koldo Legarra), Mikel Etxekolonea, Iban Santesteban eta Alberto Correia; seigarren taldean Juan Mª Apeztegia, Andoni San Martin, Juan Telletxea eta Aurelio Bertiz; zazpigarren taldean Unai Sapuppo, Ramuntxo Etxebeste, Jabier Bertiz eta Damian Iribarren eta zortzigarren taldean Asier Mutuberria, Patxi Iribarren, Santi San Migel eta Antxon Martinez.


Final-laurdenak eginen dituzte txapelketari hasiera emateko. Bosgarren eta seigarren taldeak 09:00etan jokatuko dute elkarren kontra; laugarren eta zortzigarren taldeak 10:15ean jokatuko dute, lehen eta zazpigarren taldea 11:30ean ariko dira elkarren kontra eta bigarren eta hirugarren taldea 12:45ean. Horietan irabazten dutenek finalerdietarako txartela eskuratuko dute eta horietan lehena 16:00etan jokatuko da eta bertzea 17:15ean. Finalerdietan nagusitzen diren taldeak izanen dira finalean ariko direnak eta finala 18:30ean jokatuko da.

No hay comentarios: