martes, 23 de septiembre de 2014

Kadeteak: etorkizun politeko taldea

TXOMIN MINDEGIA- KADETEEN ENTRENATZAILEA

Errekako mutiko kadeteak ere hasi dute aurredenboraldia, Irailaren 8an, lehendabiziko bilera egin ondotik, irailaren 9an, hasi ziren entrenatzen. Astean bi egunez eta bakoitzan ordu bat'erdi entrenatuko dute, astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 19.30etatik 21.00etaraino luzatuko dituzte lanak.


Aldaketa franko izanen dira talde honetan: 

Entrenadoreak aldatu dira eta lehen Jesus eta Pilar Olallak egindako hagitz lan txukunari, Iban eta Txomin Mindegiak saiatuko dira segida ematen haien lekukoa hartuz.
Talde hau iaz infantiletan aritu ondotik aurten kadete mailan arituko da eta orain dela 2 urte eurekin aritutako hiru jokalari berriz ere elkartuko zaizkie iaz kadeteak izanda ezin izan zutelako infantiletan elkarrekin aritu: Oier Berasategi, Julen Inda eta Mario Lopez hain zuzen. 

 Horretaz aparte bi jokalari berri etorri zaizkigu Erratzu eta Beratik eskubaloia gustukoa izan eta hortan saiatzera, Erratzutik Oier Urrutia eta Beratik Andoni Prieto, Errekako hastapenetan gurekin aritutako Juanan Prieto jokalari txukuna eta finaren semea hain zuzen.
 Beraz, iazkoaz gain bertze 5 jokalari izanik, gaia badago, kopurua ere bai, gogoak ikaragarriak eta lana serioa egiteko baldintza guztiak betetzen ditu talde honek. 

 Animo  eta horrela izan dadila, etorkizuna zuen esperuan dago eta zuen eskutan kontu hau istorio polita eta luzea izatea.
  Taldea:

   Porteroak.............. Asier Kintanilla (Doneztebe)
                                 Mikel Atxalandabaso (Doneztebe)
  
   Jokalariak.............. Carlos Ostiz (Doneztebe)
                                 Urtzi Beorlegi (Doneztebe)
                                 Unai Ibarra (Elgorriaga)
                                 Patxi Martin (Doneztebe)
                                 Andres ostiz (Doneztebe)
                                 Julen Inda (Doneztebe)
                                 Mario Lopez (Gartzain)
                                 Urtzi Juanena (Doneztebe)
                                 Otito Roque (Elizondo)
                                 Gogor Atxalandabaso (Doneztebe)
                                 Joanes Altxu (Oronoz)
                                 Iñigo Oiartzabal (Doneztebe)
                                 Oier Berasategi (Doneztebe)
                                 Xabier Iriarte (Doneztebe)
                                 Andoni Prieto (Bera)
                                 Oier Urrutia (Erratzu)
                                 Ander Berasategi (Doneztebe)
  
   Entrenadoreak...... Iban Mindegia
                                Txomin Mindegia
 
   Delegatuak........... Unai Sappupo
                                Joseba Grazenea
                                Enrique juanena
                                      

No hay comentarios: