miércoles, 8 de octubre de 2014

ERREKA DANTZA TALDEA: Bertiz eta Lesaka


Igandean Bertizen egon ginen. Ordu batetan hasi zen emanaldia eta ordu bete inguru iraun zuen. Bertan Gipuzkua eta Iparraldeko dantza tradizionalak eta bukatzeko dantza modernoak ikusteko aukera izan zen. Gurekin batera dantzari gaztetxoak egon ziren eta baita Doneztebeko musikariak ere.

Nahiz eta eguraldia oso ona ez izan jende asko bildu zen eta beraien erantzuna paregabea izan zen! Eskerrik asko!!!

Hurrengoa Lesakako Harriondoa kultur etxean!!!! Animatu!!!

No hay comentarios: