TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Kazakhstango Dennis Urubko mendizale ezaguna, Doneztebeko Erreka elkarteak abenduaren 6rako antolatu duen Mendiaren Eguneko erakargarri nagusia izanen da. Urtero bezala, bertze hainbat ekitaldi izanen dira, baina egitarau zehatza aitzinerago emanen dute Errekatik.
Urubkoren solasaldira eta proiekziora sartzeko 3 euro ordaindu beharko da eta arratsaldeko 7etan izanen da Doneztebeko zineman.
Dennis Urubko hamalau zortzimilakoak egin dituen hamabosgarren pertsona izan zen 2009an. 2001ean, zortzi milako bat igo zuen mendizalerik azkarrena izan zen, Gasherbrum II mendia zazpi ordu eta erditan igo baitzuen. Baina beharbada gure inguruan, Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate saiakeran parte hartu zuelako da ezagunagoa.
Doneztebeko emanaldiaren ondotik, segidan Karakorum mendilerrora joatekoa da Urubko, Alex Txikon bizkaitarrarekin eta Adam Bielecki poloniarrarekin batera, bertzeak bertze. 8.611 metro dituen K2 mendia neguan igotzen lehena izan nahi du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario