Mikel Telletxea 

Jon Apezteguia
Aupa Errekazaleak!

Bloga jarraitzen duzuenok ikusiko zenuten bezala, gargero, denboraldian buru belarri sartuta dagoela taldea. Euskadiko duatloi zirkuitua lehiatzen Iñigo Arregi daukagu, emaitza oso onekin gainera, bigarren, bostgarren eta hirugarren postu bat eskuratu baititu Mungia, Eibar eta Oñatiko duatloietan. Taldeko gainontzekoak ere poliki poliki hasi gara lehiaketetan sartzen, asteburu honetan hasi den Nafarroako zirkuituan, eta baita Euskadikoan ere..

Komentatzekoa apirilaren 11an taldekako Nafarroako duatloi txapelketa ospatuko dela Eguesen, eta Errekak aurten 3 taldez osatutako ordezkaritza izanen duela.. Lehen taldean itxaropen haundiak ditugu jarrita, izan ere eskualdean oso ezagunak diren Arregi, San Migel, Barberena, Maritxalar, Lasaga eta Plaza izanen dira partaideak, eta ikusi bertzerik ez dago nolako maila daukate..

Maiatza arte, duatloiak izanen dira gure jomuga nagusi, nahiz eta taldekide batzuk, mendi lasterketetan ere parte hartuko duten, eta Maiatzan hasiko dira triatloiak, hor, jakin badakigu gure taldearen maila ez dela horren ona, baina seguru urtetik urtera hobetzen joanen garela. Iparralde, eta Euskadiko triatloietan ikusiko gaituzue, baina baita Alpe d'Huezeko triatloi famatuan ere..

Bukatzeko aipatu aurten, aurrebenjaminetan fitxa bat atera dugula, eta gargero hasia dela duatloietan lehiatzen, taldea ere aurrera jarraitzen duenaren seinale..

GORKA BIDEGAIN