Alebin mailako Nafarroako Judo Txapelketako bigarren eta azken jardunaldia
jokatu zen joan den larunbatean Mendillorrin, eta Errekako kirolariek emaitza
bikainak lortu zituzten. Sei judoka joan ziren Doneztebeko Kirol Elkartetik eta
lehenbiziko postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat eskuratuta
itzuli ziren etxera.
Mutilen kategorian, 34 kiloz beheitikoen kategorian Jokin Oteiza Ollo narbartearrak lehenbiziko postua lortu zuen, 38 kiloz beheitikoetan Eñaut Setoain Gartxitorena hirugarren laugarren izan zen eta 52 kiloz beheitiko mailan Ariz Zulaika Irigoien doneztebarra bigarren gelditu zen. Nesketan, berriz, Saioa Atxalandabaso Iribarren doneztebarrak bigarren postua eskuratu zuen 34 kiloz beheitiko kategorian.
Otsailaren 28an jokatutako lehenbiziko jardunaldian eta Mendillorriko bigarrenean lortutako puntuazioaren batura izan zen azken emaitza.

No hay comentarios:
Publicar un comentario