lunes, 23 de marzo de 2015

Ongi etorri www.erran.eus !!!!

TTIPI-TTAPA
Martxoaren23tik aitzinera, mendialdeko albisteak sarean ikusteko www.erran.eus atarian sartu beharko duzu. Agerkari digitalean topatuko dituzu, Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapa aldizkariak elkarlanean sortutako edukiak. Aurkezpen ofiziala martxoaren 23an, astelehen arratsaldeko 6etan eginen du Doneztebeko erakusketa gelan, baina gaurgero bertan ikus ditzakezu eskualdeko albisteak.
ERRAN.EUS webgune berria, TOKIKOM Plataforma Digitalean oinarritua dago. Irekiagoa, parte hartzaileagoa... hedabide izatetik komunikabide izatera pasatzeko asmoa duena.
Beraz, orain artean www.ttipi.eus edo www.xorroxinirratia.info webguneetan topatzen zenuen informazioa eta aunitz gehiago izanen duzu www.erran.eus agerkari digital berrian.

No hay comentarios: