miércoles, 4 de marzo de 2015

Ttipi-ttapa...

XABIERRALDIRA IRTEERA
Urtero bezala Xabierraldian parte hartzeko autobusa antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 14an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 18 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 15 euro bazkideentzat.
Irteera goizeko 4:45ean izanen da Beratik eta 5etan Donezteben izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu eta zonaldera itzuliko dira.

No hay comentarios: