martes, 21 de abril de 2015

JUDO: bertze bi domina Errekarentzat

www.erran.eus

Nafarroako Judo Txapelketaren barne, infantil eta kadete mailako hirugarren eta azkenfaseko lehiak jokatu ziren joan den larunbatean, apirilak 18. Errekako judokak berriz ere fin moldatu ziren.
Infantilen mailan, mutiletan, 55 kiloz azpikoen kategorian, Joseba Bengoetxea Sapuppo doneztebarra hirugarren izan zen. Eta kadeteen mailan, nesketan eta 63 kiloz beheitikoetan, Cristina Aranbel Fernandez herritarrak ere hirugarren postua eskuratu zuen.
Igandean, apirilak 26, benjamin kategoriako saioak jokatuko dira Mendillorrin eta orduan erabakiko da kategoria honetako podiuma.

No hay comentarios: