jueves, 7 de mayo de 2015

ARDOI - ERREKA: Kronika

 ARDOI 30 - ERREKA 28

Gure taldeko liderraren kontra aritu beharra genuen eta bagenekien irabaztea hagitz zaila izanen zela. Baina hau jakitean batere presio gabe joan ginen ardoien jokatzera.

 Bero haundia egin zuen eta gainera beroketa on bat egin genuen partiduan hasieratik a tope egoteko. Gure 6:0 defentsa klasikoarekin hasi ginen eta intentsitate haundiarekin gainera, atakean ere lasai ederrean eta baloi gutxi galduz. Ardoikoak kanpoko jaurtiketa gutti egin zituzte baia extremoetatik ez zuten huts egiten, 15. minutoa hurbil, Jabier Gagok mina hartu zuen orkatilean eta bi pibotekin aritu ginen lehen zatia akitu arte, nahiko txukun.

15na hasi ginen bigarren zatian, eta bi kanbio bakarrik genituela kontutan hartuz, Ardoikoak abudo sakatzen hasi ziren gu nekatu nahian,lortu zuten... 3 eta 4 golez aintzinean jarri ziren, baina guk gurera segitzen genuen eta "superioridadeak" hobe probextu genituen.


2 minuto faltan posesioa genuenean, Ardoikoei 2 miuto atera zioten, baina azkeneko bi jokaldiak ezin izan genituen lortu, fisikoki ezin genuen gehiago, dena utzi genuen Ardoien eta pertsonalki pena pixka batekin etorri nintzen, gehiago merezi izan genuen eta. denboraldia hagitz ongi akitu dugu, beraz Errekaren Egunerako izarrak prest etortzen ahal dira, jajajaja!!! 

Aupa Errekaaaaaaaaaa!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO" ( Errekaren 2. entrenatzailea)

No hay comentarios: