jueves, 14 de mayo de 2015

Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak

www.erran.eus
Larunbat goizeko 9etan hasita, hamaika kategorietako txapelak erabakiko dira Doneztebeko udal pilotalekuan
Normalean Doneztebeko San Pedro besten egitarauaren barnean izaten badira ere, aurten maiatzaren 16an jokatuko dituzte Erreka elkarteak hogeiga bosgarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak. Larunbat goizeko 9etan hasita, hamaika kategorietako azken partidak jokatuko dituzte.
2006an jaiotako ume edo benjamin mailan, Urretxuko Oier Ibarluzea, Ilunpeko Unax Elosegiren kontra ariko da.
2005ean jaiotako ume edo benjamin mailan, Errekako Aitor Agesta zubietarra, Lazkaoko Beñat Zubizarretaren kontra ariko da.
2004ko kimu edo alebin mailan, Añorgako Unai Amiano, Orozkoko Arkaitz Eskuzaren kontra ariko da.
2003ko kimu edo alebin mailan, San Miguel elkarteko Borja Berruete, Ilunpeko Iker Egigurenen kontra ariko da.
2002ko haur edo infantil mailan, Urretxuko Mikel Garcia, Ilunpeko Unai Alberdiren kontra ariko da.
2001eko haur edo infantil mailan, Oberenako Javier Oskoz, Barberito I elkareko Javier Bobadillaren kontra ariko da.
2000. urtean jaiotakoen kadete mailan, Oiarpeko Oroitz Sein, Ilunpeko Gorka Iriarteren kontra ariko da.
1999ko kadete mailan, Usurbilgo Aitor Aranguren, Getariko Gorka Aristiren kontra ariko da.
1998ko gazte edo jubenil mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarra, Lazkaoko Iraitz Zubizarretaren kontra ariko da.
1997ko jubenil mailan, Oberenako bi pilotari izanen dira aurrez aurre: Javier Okiñena eta Josu Irurita.
Senior mailan, azkenik, Antiguoko Joseba Baez, Oberenako Asier Ansaren kontra ariko da.
Errekatik jakinarazi dutenez, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko “pata negra” zozketatuko dituzte finalen ondotik. Errekaren barneko txapelketaren finalak, berriz, ortziral arratsaldean jokatuko dituzte.

No hay comentarios: