AMISTOSO

SÁBADO 25 DE AGOSTO 18:30 HORAS en DONEZTEBE:

ERREKA-BETI ONAK
-------
LARUNBATA ABUZTUAK 25 18:30etan DONEZTEBEN:

ERREKA - BETI ONAK

martes, 9 de junio de 2015

Bestetako aldizkarian/ En la Revista de Fiestas

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Zuzendari den Pruden Indurainek berria eman zigunean ezin genuen sinetsi. 2014ko Nafarroako Kirol Elkarte onena! Ez, ez zen broma bat. Nafarroako hainbat kluben artean gu aukeratu gintuzten. Gure lanaren helburua ez da, inola ere, horrelako sariak lortzea, baina  izugarrizko ilusioa egin zigula aitortu behar. Erreka bezalako Elkarte  umil bat Nafarroako Gobernuko goi instantziek saritua! Ez sinesteko modukoa…

Otsailaren 9an Doneztebeko ordezkaritza bat Nafarroako Jauregiko Tronu Aretora joan zen saria jasotzera. Bertan gutxi batzuk egoteko aukera izan genuen arren, oso argi genuen jende askoren izenean joan ginela, 1976tik Errekan lan egin duten guztien ordezkari gisa. 39 urte hauetan pertsona askok gogotik egin dugu lan eta horien guztien izenean hartu genuen saria. Seguru horiek denak gu bezain harro daudela lortu dugunaz, garrantzitsua eta merezitakoa baita.

Sari honen ondorioz ez dugu iparra galduko eta orain arte kirola ulertzeko izan dugun modua ez dugu aldatuko: kirola ahalik eta jende gehienarengana heltzea, ahalik eta kostu baxuenarekin eta, ahal bada, debalde; honez gain, gure kirolariek hainbat kirol edo jarduera praktikatzeko erraztasunak ematen ditugu. Guretzat ezinbestekoa da ideia edo kirol proiektu berriak dituzten pertsonek Erreka haien bidelaguna dela ikustea. Azken finean, guztien eta guztiendako Elkarte bat izaten jarraitu nahi dugu.

Eskubaloi jokalari eta entrenatzaileak, pilotariak, judokak, triatletak, Erreka dantza Taldea, EKTko (Erreka Emakume Korrikalari Taldea) neskak, batzordeetako kideak, zuzendaritzakoak, bazkideak, babesleak… ez izan inolako zalantzarik, sari honen zati bat zuena ere bada. Oso handiak zarete, uste duzuena baino askoz ere handiagoak

“Kirola dugu helburu, denak elkarlanean”.

Aupa Erreka eta Gora San Pedro!

Cuando Pruden Induráin, director del Instituto Navarro de Deporte y Juventud, nos lo comunicó no nos lo podíamos creer. ¡Mejor Club Deportivo de Navarra 2014! Pero no, no era ninguna broma. Nos habían elegido entre cientos de clubs de toda la Comunidad. El objetivo de nuestro trabajo no es, ni muchísimo menos, lograr éste tipo de premios, pero mentiríamos si no reconociésemos que nos hizo una tremenda ilusión. ¡Un Club humilde como el Erreka galardonado por las altas instancias del Gobierno de Navarra! Ver para creer…

Así, el pasado 9 de febrero una delegación doneztebarra acudió al Salón de Tronos del Palacio de Navarra a recoger la citada distinción. Aunque sólo unos pocos pudimos estar en  la cita, teníamos bien claro que íbamos en representación de todos y cada uno de los que desde 1976 han logrado que el Erreka sea lo que es a día de hoy. Poníamos rostro a muchísima gente que ha trabajado de lo lindo durante éstos 39 años y que seguro que están tan orgullosos como nosotros de haber conseguido un galardón tan importante como merecido.

Que éste premio no nos haga perder el norte y afiance más si cabe nuestra manera de entender el deporte: hacerlo extensible a la mayor cantidad de gente, que nuestras actividades sean lo menos costosas posibles y a poder ser totalmente gratuitas; que nuestros deportistas puedan compaginar nuestras modalidades con otros deporte o actividades, sin poner impedimentos y dando las máximas facilidades para ello; que todo aquel que tenga alguna idea o proyecto deportivo nuevo encuentre en el Erreka un aliado. Que sigamos siendo un Club de todos  y para todos.

Jugadores y entrenadores de balonmano, pelotaris, judokas, triatletas, miembros de Erreka Dantza taldea, chicas del  EKT ( Erreka Emakume Korrikalari taldea), miembros de las comisiones, directivos, socios, patrocinadores… No tengáis ninguna duda de que un pequeño trozo de éste premio es para cada uno de vosotros.  Sois muy grandes, más de lo que os imagináis.

“Kirola dugu helburu, denak elkarlanean”.

Aupa Erreka eta Gora San Pedro!

No hay comentarios: