viernes, 17 de julio de 2015

Bihar Laxoa Donezteben: finalerdiak

Bihar larunbata,Donezteben, goizeko 11:00etan Laxoa Txapelketako Finalerdia jokatuko da 
Doneztebe AviaIrurita Miguelene
------------------------------------------------------
www.erran.eus.

Nagusitasunez irabazi dute finalerdietako joaneko partidetan Arraioz B Lur Sagarda eta Doneztebe Avia taldeen kontra
Baztan—Errekako XXXVI. Laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Hasiera batean bi kanporaketak irekiak egonen zirela uste zen, baina joaneko partidetako emaitzek uste hori hautsi zuen. Doneztebe The Moment eta Irurita Miguelenek nagusitasunez irabazi zituzten bi partidak eta joan den urteko finalaren errebantxa hurbilago dago. 

JOANEKO PARTIDAK
Arraioz B Lur Sagardia (M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-X.Maritorena): 4
Doneztebe The Moment (P.Bertiz-K.Legarra-J.Bertiz-J.Arraztoa): 9
Markagailua: 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-8, 4-8, 4-9.
Inork ez zuen horrelako emaitzarik espero, kontutan hartzen baditugu lehen fasean bi talde hauen arteko emaitzak (9-6 Arraiozen eta 9-5 Donezteben). Baina gaur egungo txapeldunek urteko partidarik hoberena jokatu zuten. Doneztebeko laukoteak bikain jokatu zuen, sekulako maila erakutsi zuen, ezin hobea.
Hiruna joko berdin zirelarik, Bertiz sakalariak bere taktika aldatu egin zuen. Ordurarte beti luze, elizako estrata bilatzen ibili zen, baina asmatu gabe. Sake motzak, indartsuak eta abiadura handikoak sakatzen hasi eta min hartu zuen. Dena den, partidako jokalaririk hoberena Doneztebeko Legarra numeroa izan zen. Ikusleak harrituta utzi zituen; doneztebar batzuk bere partidarik handiena jokatu zuela aipatzen zuten plazan. Bertiz eta Arraztoa koartoek ere maila ezin hobea eskeini zuten.
Mindegia sakalari arraioztarrak ez zuen bertze partidetan bezala asmatu. Normalean elizakofraileak jotzen ditu, baina partida honetan ez zituen fraileak bere alde; sake motzak ere saiatu zen egiten, baina Doneztebeko koartoek beti erantzun ona eman zioten.
Emaitza alde batera utzita, partida ederra izan zen, joko luzeak (partidak bi ordu iraun zuen) eta jokalari guztiek kintze ikusgarriak eskeini zituzten.

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-M.Bidegain-J.Ramos): 9
Doneztebe Avia  (J.Almandoz-A.Mutuberria-J.Telletxea-J.Apezetxea): 3
Markagailua: 2-0, 2-1, 4-1, 4-2, 6-2, 6-3, 9-3.
Iruritak ez zion Doneztebeko taldeari aukerarik eman partida goitik beheiti dominatu zuelako. Barberenak bere abiadura baliatuz, min handia egin zuen, Urtasun errestoan primeran moldatu zen eta bi koartek ere sekulako lana egin zuten. Doneztebeko taldeak, berriz, txapelketako partidarik kaxkarrena jokatu zuen. Almandozek ez zuen sakez asmatu eta errestoan ere zalantza ugari izan zituzten.
Hala ere, doneztebarrek kanporaketa gainditzeko esperantza guztiak ez dituzte galdu, aurten “Bear-Zana” plazan beren maila bikaina eskaini dutela ikusita.

No hay comentarios: