domingo, 12 de julio de 2015

Gorka Bidegain Altriman proba akitu du

Gorka Bidegain ha terminado con éxito la Altriman, una Iron Man de montaña. Lo más de lo más en exigencia deportiva. Esperamos su crónica, pero nos tomamos la licencia de robarle sus primeras impresiones, que las ha plasmado en Facebook.

Gorka Bidegainek Altriman proba arrakastarekin burutu du. Hona hemen bere Facebook-an jarri duena:

Helburua lortuta!

Igerian ari ginela lakuan behe lainoa sartu eta igeriketa bertan behera utzi zuten jendea galtzen ari zelako, ordurako 1900 metro eginak nituen.

Uretako denak kanpoan zeudelaz zihurtatzerakoan, jendea beste aldean ere agertu zen, botaketa bidez, 2 kilometro korrika + froga bere horretan mantentzea erabaki zuten, igeriketa baliogabetuz.

Lasterkaldia oso geldo egin, eta bizikletara, betiko rutina, goraka jendea pasa, beheraka pasatua izan.

Baina oso gustora, ordurako tripek arazoak ematen bazituzten ere. Maratoian lehen 15 kilometroak hainbestean, gero aldapetan oinez, eta zelaigune batzuetan ere. Azken 10 kilometrotan gorputzari buelta nolabaite eman, eta helmuga. Benetan gogorra, baina oso gustora.

No hay comentarios: