www.erran.eus
Abuztuaren 1ean, joan den urteko protagonista berak izanen dira azken partidan, oraingoan Iruritako plazan
Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketak joan den urteko protagonista berak izanen ditu abuztuaren 1ean Iruritako plazan jokatuko den finalean. Larunbat arratsaldeko 5etan hasita, Doneztebe Avia eta Irurita Miguelene izanen dira aurrez aurre.
Irurita Miguelene taldearekin Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Jagoba Ramos ariko dira.
Doneztebe The Moment gaur egungo txapeldunekin, berriz, Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz era Jokin Arraztoa.
Final nagusiaren aitzinetik, larunbat goizeko 11:30ean, hirugarren postua lortzeko lehia jokatuko dute Doneztebe Avia taldeak (Javiertxo Almandoz, Asier Mutuberria, Juan Telletxea eta Jokin Apezetxea) eta Arraioz B Lur sagardia taldeak (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena)
Final nagusiaren ondotik, txapela eta sari banaketa eginen dituzte eta 21:30ean afaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario