lunes, 14 de septiembre de 2015

Laxoa: Doneztebe Txapeldun ttikien kategorian

www.erran.eus

Ttikienak hasi ziren larunbatean jokatzen, baina Doneztebe Ak Oiz-i 3-1 irabazten ari zela, iganderako utzi behar izan zuten euriarengatik. Igandean, emaitza horrekin hasi eta Doneztebek segitu zuen bere nagusitasunarekin. Azkenean 9-6 irabazi zion Oizko laukoteari. Doneztebeko taldean Unai San Miguel, Markel Jabalera, Aimar Sarratea eta Joseba Bengoetxea aritu ziren eta Oizko taldean, Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Oscar Ilarregi eta Aimar Ariztegi.
Gazte mailan, errazago nagusitu zen Oizko taldea, 9-2 irabazi baitzion Iruritari. Iaz bezala, Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal izan ziren txapeldunak eta Iruritarekin, Pablo Dorregarai, Iker Aleman, Asier Mariezkurrena eta Unai Aleman aritu ziren.
Txapelak eta sariak banatzen Jon Oyarzun, Nafarroako Pilota Federazioko gerentea eta Iruritako Iosu Prim aritu ziren. Txapelketa ongi akitzeko, Iruritako plazan bertan Laxoa Elkarteak merendu-afari bat antolatu zuen.

No hay comentarios: