martes, 1 de diciembre de 2015

"Euskaraz bizi nahi dut" laisterketa


Aurten hirugarrenez antolatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera, baita ekimen hau babestu nahi dutenei ere.

Lasterketa antolatzen honako elkarte eta erakunde hauek aritu dira: Erreka KE, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea, IKA, Malerrekako Eskola Txikiak, Doneztebeko Udala , Eratsungo Udala , Sunbillako Udala eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Euskal Herrian hainbat lasterketa eginen dira, Malerrekakoa abenduaren 5ean, larunbata, eginen da, Donezteben. Lasterketa Udaletxeko atarian hasiko da.

Lasai eginen dugu korrika, asmoa ez da lasterketa konpetitibo bat egitea, jai giroan ondo pasatzea baizik. Are gehiago, lasterketak ez du sailkapenik izanen eta ez dago zertan ibilbide osoa egin, nahikoa da izena ematea eta norberak ahal duen arte korrika egitea.

Lau lasterketa eginen dira, ibilbidea Erreka Kirol Elkarteak prestatu du:
·         0-6 urte.
·         7-11 urte.
·         12-17 urte
·         18tik gora.

Txikien lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da eta helduena 11:15ean.

Lasterketa bukatzean parte-hartzaile bakoitzari diploma bat banatuko zaio eta ondoren zozketa bat eginen da parte hartu duten pertsonen artean.

Izen-ematea:
·         Egunean bertan eginen da 10:30etik aurrera.
·         Prezioa:  0-17 urte: 2  euro / 18tik aurrera: 5€.
Lasterketan parte hartzen dutenek Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetak 5 eurotan erosi ahal izanen dituzte (normalean 10 eurotan egoten dira salgai).

Eguna borobiltzeko, 12:30ean MALERREKA KANTUZ eginen dugu Udaletxetik abiatuta. Ondoren Gazte Burrunba Elkarteak antolatuta KANTU BAZKARIA egonen da Santamaria jatetxean.


Anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios: