lunes, 20 de junio de 2016

2015/2016 denboraldiaren errepasoa

Doneztebeko Udalak 2015/2016 denboraldiko laburpen bat egitea eskatu digu Herriko Besten aldizkarirako. Hona hemen prestatu duguna. Norbait edo zerbait aipatzea atzendu badugu, barkamenak aldez aurretik. Ekitaldi aunitzetan gaude murgilduak eta...


2015

 Ekainak 21: Doneztebeko XXXVII. Herri Krossa. 200 korrikalari baino gehiago Doneztebeko karriketan.

 Uztaila
-Gorka Bidegain, Erreka Triko kirolariak, Les Anglesen Altriman bat osatu zuen ( Iron Man bat, baina altueran): 3800 metro igerian, 200 kilometro bizikletan, (5200 metroko desnibelarekin) eta maratoi bat laisterka (700 metroko desnibelarekin).

Abuztua: 
-Udan Piriniotara ateraldia antolatzen dugu.

Iraila:
- Erreka Emakume taldeak bere hirugarren denboraldia hasten du.

- Eskubaloia:  9 talde plazaratzen ditugu 2015/2016 denboraldian. Horien artean, lehen aldiz, senior mailan nesken talde bat izanen dugu.


Azaroa:
- Niko Mindegia Espainiako selekziora bueltatzen da Polonian lagunarteko  torneo bat jokatzeko.

 - Erreka Kirol Elkarteko eskubaloi taldeen aurkezpena egiten dugu Polikiroldegian.

-  Errekak Euskal Herriko kluben arteko Pilota txapelketan parte hartzen du.

Abenduak 3: "Euskaraz bizi nahi dut" laisterketan laguntzen dugu.

Abenduak 14: Eguberriko saski paregabea zozketatzen dugu
Abenduak 14: Mendiaren Eguna. Carlos Soria mendizale haundia Doneztebeko Zinema leporaino betetzen du.
Abendua: ohiturari eutsiz, Saioa mendira joaten gara 24an eta Mendaurrera 31an.
Abenduak 31: X.San Silvestrea arrakastatsua. 75 haur eta 140 heldu parte hartzen dute proba herrikoian.

2016

Urtarrila: 15etik 31ra Niko Mindegiak Polonian Europako Txapelketa jokatzen du, zilarrezko domina lortuz.

Otsaila: Eskubaloia- senior mutilek Txapeldunen Taldean jokatzeko sailkapena lortzen dute.

Otsailak 21: Malerrekako XIV. binakako esku pilota Txapelketaren finalak.


Otsaila: Erreka Tri taldeko Iñigo Arregik Euskadiko duatloi zirkuituko txapela jantzi zuen.

Martxoa: 
- Josetxo Ezkurra ren omenez Pilota Txapelketa hasten da

- Javieradara autobusa antolatzen dugu.

- Errekak lehen aldiz mendian federatzeko aukera zabaltzen du.

- Eskubaloia: Senior neskek 4 partida segidan irabazten dituzte. Sekulako lehen denboraldia gure neskena.


Apirila: Judo- Gure kirolariek hainbat domin lortzen dituzte kategoria desberdinetan Nafarroako Txapelketan.

Apirilak 9: Erreka Trik 15 kirolari eramaten ditu, 3 taldeetan banatuak,  Sarrigurenen ospatuko den Nafarroako taldekako duatloi Txapelketara. Eliteko taldeak hirugarren postua lortzen du.

Maiatzak 8: -Salvador Yancin memorialean laguntzen dugu.

Ekainak 4: Errekaren Eguna

Ekainak 11: -Powerade MTB, Barcelona-San Sebastian laisterketan laguntzen dugu.

No hay comentarios: