lunes, 13 de junio de 2016

JOSETXO EZKURRA MEMORIALA: FINALAK

www.erran.eus
Senior mailan, iaz bezala, Oberenako Asier Ansa suertatu zen txapeldun
Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita seigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz banakako pilota txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 11n, larunbat goizeko 9:30etik aitzinera Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Buruz buruko txapelketa nagusiko finalez, gain, Erreka elkarteko pilotarien barneko txapelketakoak ere jokatu ziren.

Josetxo Ezkurraren omenez jokatutako buruz buruko pilota txapelketako txapeldun, finalista eta partehartzaileetako batzuk, antolatzaile eta sari emaileekin batera. | 

Benjaminak
Oihan Etxeberria (Arkupe), 18 – Oier Ibarluzea (Urretxu), 14

Alebinak
Beñat Zubizarreta (Lapke), 18 – Arkaitz Eskuza (Orozko), 10

Infantilak
Xabier Aburuzaga (Oiarpe), 11 – Aingeru De la Fuente (Esteribar), 18

Kadeteak
Julen Egiguren (Ilunpe), 18 – Enaitz Telletxea (Erreka), 8

Jubenilak
Ivan Garcia (Oberena), 18 – Alaitz Ruiz (Tafalla), 3

Seniorrak
Antton Aranburu (Eple), 14 – Asier Ansa (Oberena), 18

Erreka elkartearen barneko txapelketako finalei dagokienez, hauek izan dira emaitzak:
Benjaminak 3B
Ibai Elizondo, 18 – Mikel Urreaga, 8
Benjaminak 3A
Iker Anzizar, 7 – Javier Zabala, 18
Benjaminak 2C
Oinatz Madariaga, 10 – Oihan Elorza, 18
Benjaminak 2B
Hodei Iriarte, 18 – Mattin Agesta, 9
Benjaminak 2A
Endika Santesteban, 6 – Oihan Sarratea, 18
Alebinak 2
Aitor Agesta, 15 – Mikel Mikelarena, 18

No hay comentarios: