Pasa den astean EKTko laugarren denboraldia, aldaketekin hasi zen.
13 emakumen izena eman dute, ta baten-bat gehiago emanen du.
Aldaketarik sakonena, entrenatzailearena izan da, Vanesa Pacha laisterkari ezagunak taldea entrenatuko du. Errekarentzat ohore bat, horrelako maila duen korrikalariak, EKTz arduratzea.
Orain arte Iñigo Arregui eta Aritz Arriola egon diren entrenatzaile bezala.
Bertzetik, egunaz ere aldatu da, orain arte ostegunetan zen, baina korrikalariei asteazkena hobe heldu zaienez, asteazkenetan eginen da.
Genero ikuspegia txertatuz, Zuzendaritzan aldaketak daude, aurten entrenatzailea emakumea da eta taldearen koordinazioa ere EKTko kidea hartzeko aurredisposizioa badago: ardura, antolaketa eta autonomía beraiek izanez.
Norbaitek izena eman nahi badu, ateak zabalik ditu.
Jokin Apezetxea
No hay comentarios:
Publicar un comentario