viernes, 11 de noviembre de 2016

MENDIAREN EGUNA 2016/ DÍA DE LA MONTAÑA 2016

 Abenduaren 18an, igandea,  18:00etan eta Doneztebeko Frontoian, Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon euskalherritarra izanen ditugu, Errekaren Mendiaren Egunaren barrenean.


Sekulako apustua egin du Errekak, baina erran behar da urte aunitz daramazkigula goi mailako mendizaleak Doneztebara ekartzen:

2000 : Pitxi Eguillor
2001: Gerardo Plazari omenaldia
2002: Jose Ramón Aguirre ( Marron)
2003: Juanito Oyarzabal
2004: Alberto Iñurrategi
2005: Iñaki Otxoa de Olza
2006: Pou Anaiak
2007: Edurne Pasaban
2008: Mikel Zabalza
2009: Patxi Goñi
2010: Juan Vallejo
2011: Carlos Pauner
2012: Alex Txikon
2013: Alex Txikon
2014: Denis Urubko
2015: Carlos Soria


Aurten, erran bezala, goi mailako hiru mendizale izanen ditugu. Bertan Nanga Parbat-en, munduko 9. mendi garaiena dena, lortutako erronkaren kontakizuna egiten, izan ere, Nanga Parbat neguan igo baitzuten eta sekulako lorpena bezala hartu izan da mundu osoan, hauek igo arte, K2 rekin batera azkeneko biak zirelako neguan igo gabeak 8000m.-koen artean.

 Simone Moro eta Tamara Lunger bere aldetik eta Alex Txikon eta Ali Sadpara bertzetik hasi ziren helmugaren bila, baina, azkenean, Simone eta Tamarak bere bidearen erronka alde batera utzi ondotik Alex eta Sadpararekin elkartu eta azken hauek prestatutako bidetik lauek elkarrekin saiatu ziren. Lunger tontorratik 100.-ra gelditu bazen ere bertze hirurak lortu zuten tontorra zapaltzea, Sadpara, Moro eta Txikonek, hain zuzen, eta horiek hirurek Donezteben izanen ditugu han bizitako pasadizoak erakutsi eta kontatzen.

 Hauetako bakoitzak bere ibilaldian lortutako erronkak kontatzen hasi eta ez akitzekoak dira, Simone Moro, bertzeak bertze, lau 8000 milako ditu neguan eginak (munduko marka hoberena), beraz, gaur egun, neguko igoeretan, hiru artista hauek eta Dennis Urubko, duela bi urte Donezteben egon zena, munduko hoberenak direla erraten ahal dugu beldurrik gabe, eta aukera ezin hobea da inguru guztiko mendizale, kirolzale eta nornahik horrelako goi mailako emankizun bat ikusteko.

Sarrerak 8 euro balio du eta aldez aurretik honako puntuetan eros daitezke:
- Titi Ostatua ( Doneztebe)
- Intza ( Elizondo)
- Errekalde ( Bera)
- Maimur ( Leitza)
- Urruti Sport ( Askatasunaren ibilbidea 39, Donostia)
- Muga ( Paulino Caballero 27, Iruña)
- Irusta Kirolak (Aduana kalea 3, Irun)

Gainera, www.erreka.org gure web orritik ere eskura daitezke.
  
Eguna girotzeko, goizean mendi ibilaldia egin da eta ondoren bazkaria . Apuntatu Titi Ostatuan abendua 14a baino lehen
Abenduaren 18an Donezteben espero zaitugu.

-----------------------------------------------------------
El próximo día 18 de diciembre, domingo, a partir de las 18:00 horas en el Frontón de Doneztebe/ Santesteban celebraremos el Día de la Montaña del Erreka con la presencia del italiano Simone Moro, el paquistaní Ali Sadpara y el ya conocido Alex Txikon. Una apuesta muy fuerte del Erreka que lleva ya años contando con montañeros de alto nivel.

2000 : Pitxi Eguillor
2001: Homenaje a Gerardo Plaza
2002: Jose Ramón Aguirre ( Marron)
2003: Juanito Oyarzabal
2004: Alberto Iñurrategi
2005: Iñaki Otxoa de Olza
2006: Hermanos Pou
2007: Edurne Pasaban
2008: Mikel Zabalza
2009: Patxi Goñi
2010: Juan Vallejo
2011: Carlos Pauner
2012: Alex Txikon
2013: Alex Txikon
2014: Denis Urubko
2015: Carlos Soria

Éste año contaremos, por lo tanto, con 3 montañeros de primera línea. Nos contarán lo acontecido en la subida a la novena cima más alta del mundo, el Nanga Parbat. Una auténtica hazaña ya que fueron los primeros en conseguirlo en invierno.

En un primer momento estaban intentando conseguir la cima por separado: Simone Moro con Tamara Lunge y Alex Txikon con Ali Sadpara, pero finalmente se juntaron. Mientras Tamara quedó a 100 metros, los otros tres pisaron cima.

Contar lo conseguido por cada uno de ellos individualmente sería interminable. Destacar, por ejemplo, que Simone Moro ha conseguido cuatro ochomiles en invierno.

Podemos decir, sin temor a equivocarnos, que los tres montañeros que nos visitan son junto  a Dennis Urubko, que nos visitó hace dos años, los mejores montañeros en subidas invernales. Una cita muy interesante tanto para aficionados de la montaña como para los que no lo sean, ya que es un privilegio tener gente de éste nivel entre nosotros.

Las entradas se podrán adquirir, a un precio de 8 euros en:

- Bar Titi ( Doneztebe)
- Bar Intza ( Elizondo)
- Bar Errekalde ( Bera)
- Maimur ( Leitza)
- Urruti Sport ( Askatasunaren ibilbidea 39, Donostia - San Sebastian)
- Muga ( Paulino Caballero 27, Pamplona)
- Irusta Kirolak (Calle Aduana 3, Irun)

También se podrán comprar en nuestro blog www.erreka.org

Para completar el día, a la mañana se hará la habitual salida montañera y luego habrá comida. Apuntarse en el Titi antes del día 14 de diciembre.


No hay comentarios: