martes, 17 de enero de 2017

Asteazkenean pilota Doneztebe, Sunbilla eta Eratsunen

Elite mailakoen lehen jardunaldia urtarrilaren 18n Donezteben eta Sunbillan eta bigarren mailakoa Eratsunen
Kategoria ttikienekoen ondotik, maila nagusikoak ere hasiko dira Malerrekako txapelketan. Elite mailakoen lehen jardunaldia urtarrilaren 11n egitekoa zuten, baina frontoien hezetasuna zela eta asteazken honetara, urtarrilaren 18ra gibeleratu dute. Donezteben eta Sunbillan jokatuko dituzte partidak. Bigarren mailako seniorren lehen jardunaldia ere ilbeltzaren 18an, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera jokatuko dute Eratsunen.

Senior elite Donezteben, 19:30ean hasita
Lasa eta Ibañez (Urretxu) – Ortiz (Portugalete) eta Aldabe (Erreka)
Barbarejo eta Telletxea (Paz Ziganda) - Tainta eta Lasa (Erreka)

Senior elite Sunbillan, 18:30ean hasita
Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa); Loidi eta Kortabarria
Labaka eta Tabar (Erreka); Elizalde (Erreka) eta Uzkudun (Ilunpe)
Otxandorena eta Landiribar (Buruzgain); Zubizarreta eta Garmendia (Lapke)
Urretabizkaia (Tolosa) eta Murgiondo (Ilunpe); Zuasti eta Mina (Paz Ziganda)

Senior bigarren maila Eratsunen,18:30ean hasita
Adonis eta Aranguren (Zazpiturri) – Olarra eta Zabala (Intxurre)
Taberna eta Arzalluz (Eple) – Matxain eta Usandizaga (Andoain)
Matxin eta Zabala (Zegama) – Zamora eta Lezaun (Erreka)
Baez eta Garmendia (Lapke) – Urbieta eta Ortiz de Urbina(Antiguo)

No hay comentarios: