Igandean gure Erreka Tri-ko partaideak hiru probatan sakabanatuak izan ditugu.
Nabarmentzekoa: Alberto Barberena bederatzigarrena izan zela Izaban, Nafarroako azpitxapeldun geldituz Neguko Triatloi proban. Santi San Miguel seigarrena izan zen Arangureneko duatloian eta postu bera lortu zuen Iñigo Arregik. Meritu haundikoa azken hau, Euskadiko Txapelketa zela kontutan hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario